Bere munduan
Betagarri
Uda baten hasiera partean agertu zen
hondartzatik pasieran zebilen
itsasoa isilik begiratzen
inork hemen ez zuen gizon hura ezagutzen
baina uda horretan egunero ikusten
herrikoa bezala bihurtu zen
bizarraz eta arropa berdinarekin jantzita
begi ilunak baina argitsuak
ez dakit nola baina itxura ederraz
egunero hemendik hara ikusten genuen
ezer berezirik egin gabe ere
bere munduan sartzera gonbidatzen
eta benetan mundu ederra
izango zela bere barnean
bere bakean, bakardadean
amets bakarra bere munduan
ooh! bere munduan
ooh! amets bakarra
eta egunak pasatzen ziren lasaitasunean
irribarreak eskaintzen zizkidan
bere mundua erakutsi nahian
agurrik ez egun euritsu eta gris batean
denak herrian ginen bitartean
galdu egin zen itsasoan barrena
eta benetan mundu ederra
izango zela bere barnean
bere bakean, bakardadean
amets bakarra bere munduan
ooh! bere munduan
ooh! amets bakarra
Comentários
Envie dúvidas, explicações e curiosidades sobre a letra
Faça parte dessa comunidade
Tire dúvidas sobre idiomas, interaja com outros fãs de Betagarri e vá além da letra da música.
Conheça o Letras AcademyConfira nosso guia de uso para deixar comentários.
Enviar para a central de dúvidas?
Dúvidas enviadas podem receber respostas de professores e alunos da plataforma.
Fixe este conteúdo com a aula: